Liburuak unibertsalak, euskara guztiona eta ikastola herriarena!

2024-04-23

Liburuaren Nazioarteko Eguna modu berritzailean ospatu da ikastolan.

Liburuek istoriak kontatzen dituzte, gehienetan unibertsalak diren balore eta mezuak jasoz, hizkuntza guztietan hunkitzen gaituztenak.

Abiapuntu horretatik abiatuz, LHko ikasleek euskara ama hizkuntza ez duten gurasoen bisita jaso dute beraien jatorrizko hizkuntzetan famatuak diren liburuak beraiei irakurtzeko. Esperientzia desberdin bezain aberasgarria izan da guztiontzat.

Liburuak unibertsalak, euskara guztiona eta ikastola herriarena. Triangelu magikoa osatu dugu!
Mila esker hori posible egin duzuen guztoi!