LIZARRA-AZPEITIA ELKARTRUKEA DBH1en

2017-05-19

EKI proiektuan DBH 1eko “Elkarrekin Bizi(hi)tza unitatean Lizarrako Ikastolakoekin elkartrukea egin dugu maiatzaren 10-11 eta 12an. Egitasmo honi esker adin bertsuko gazteak harremanetan jarri ditugu eta baita elkar ezagutzen eta elkarbizitza lantzen ere. Hartu-eman hauek ez ditugu soilik trukaketan sustatu, baizik eta prestatze eta antolatze lanetan ere bai. Oso bizipen aberasgarria izan da, besteak beste, elkarri nolakoak diren, zein zaletasun dituzten, non bizi diren eta nola hitz egiten duten azaldu baitiote elkartruke birtual eta aurrez aurreko honetan, horretarako oinarrizko arau batzuk kontuan izanda.