MAKILAK HARTU ETA IKASTOLAN KANTUAN GURE IKASLEAK

2014-02-05

SANTA AGEDA IKASTOLAN 2014 ARGAZKITAN

Santa Ageda bezperak ikastolan badu txoko berezia. Hona hemen horren adibide bat gure ikasleen eskutik. Atzo arratsaldean koplak nagusi izan ziren Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ikasleen eskutik ikastolako atean. DBH4koak berriz Loiola Auzoko baserrietatik ibili ziren arratsaldean kantuan bertsolariak lagun.

Arratsaldeko 19:00etan  berriz ikastolako guraso, ikasle eta langileez osatutako taldetxoa kaleko txokoak alaituz ibili ziren Eneritz Artetxe eta Iosu Oiartzabal “Xenpelar” bertsolarien eta ikastolako trikitilarien laguntzaz.