Marea Urdina Ikastolan: “Ikas-Jolas Ni inklusiboa” proiektua martxan
2024-10-25Aste honetan, Marea Urdina taldeak bisitatu du ikastola,” Ikas-Jolas Ni inklusiboa” proiektuaren baitan. LH 4. mailako ikasleekin aste osoan zehar hainbat ekintza burutu dituzte.
Proiektu honek gizartea sentsibilizatzeko helburua du, eta bereziki aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ingurune inklusiboagoak sortzen laguntzea du xede. Ikastolan egindako jarduerek, jolasa eta lanketa uztartuz, etorkizuneko gizarte bateratu eta errespetuzko baten oinarriak jartzen lagundu digute.
Esker hitzak baino ez ditugu proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten guztientzat. Zuen konpromiso eta lanarekin, ikasleen artean elkartasuna, inklusioa eta aniztasunarekiko errespetua indartu dira. “Marea Urdinak eta Ikas-Jolas Ni inklusiboa” proiektuari esker, gure ikastola etorkizunerako prest dago, gizarte anitz eta justu baten alde lanean jarraitzeko prest.
Eskerrik asko guztioi, eta aurrera jarraituko dugu, elkarlanean!