Markel Aldalur eta Xuban Mujikaren hitzaldia

2020-12-11

Azaroaren 27an, ikastolako DBH 2ko ikasleak diren Xuban Mujika eta Markel Aldalur, LH 6ko gelara joan ziren beraien zaletasunaren inguruan hitz egitera. Afizio berezia bezain erakargarria dute bi gazteek eta ikasle gazteenek arretaz entzun zituzten beraien hitzak eta abenturak.

Xuban eta Markelek ezkutuan den fauna aztertzen dute kamara zelatariak jarriz. Horretarako, gure inguruko mendi eta basoetara jotzen dute. Lehendabizi, leku aproposa aukeratzen dute, saiatzen dira baso zabalak eta pasalekuak aurkitzen. Kamara posizio onean utzi eta gero egunak edota asteak ematen ditu bertan. Kamara mugimenduak sumatu arte ez da hasten grabatzen (sentsore bidez egiten du lan).

Denbora pasa ostean kamarak hartu dituen irudiak ikusi eta aztertzen dituzte. Irudi hoberenak elkartuz bideoak editatzen dituzte eta ondoren Youtube-ra igotzen dituzte. Bosque Oculto jarri ezkero bertan ikus daitezke beraiek sorturiko lau bideo. Bideo horietan askotariko animaliak aurki daitezke, hala nola, lepazurienak, azkonarrenak, basurdeenak, orkatzenak, azerienak, jinetenak, kattagorrienak nahiz hainbat txorirenak.

Seigarren mailako ikasle eta irakasleen partetik eskerrik handiena bi mutil artista hauei, jarraitu zuen zaletasuna elkarbanatzen.