Martxan da Elkarmaker-en 2. edizioa

2019-09-27

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2. urtez jarrian abian jarri berri duen Elkarmaker proiektuaren barne, atzo izan zuten ikastolan lehenengo saioa. Testuinguru teknologikoetan murgilduta, Elkarmaker ekimenak, gazteengan ekintzailetza-jarrerak sustatzea du helburu, ardatz hauetan oinarrituz:

– heziketa mailen arteko kooperazioa (LH3, DBH3, DI2/MU).

– Ikasturte bateko iraupena duen izaera teknologiko/ingeniaria duen proiektuaren garapena.

-“Maker” eta “Desing Thinking” filosofiak.

Atzoko saioan LH3ko ikasleak izan ziren protagonista.  Berauek, ideia teknologiko berritzaileei buruzko hausnarketa baten ondoren,  bi proposamen egitera iritsi ziren saioaren bukaeran:

  1/ Jantzisuper, bakarrik janzten zaituen makina.

  2/ Letrak altuan irakurtzen dituen makina.

Ideia hauek oinarri hartuta, DBH3ko ikasleen lana hasten da orain. Lehenengo ebaluazioan zehar ideia hauen garapena egingo dute maketa bana sortuz.  Ingenieritzako ikasleei aurkeztuko dizkiete ondoren maketak proiektuaren azken fasera igaroz. Ingenieritzako ikasleak izango dira beraien lau arlo lotuz eta  maketetan oinarrituz prototipoak ekoiztuko dituztenak.

Ikasturte bukaeran prototipo hauek ikusgai izango ditugu Ikastolan.