MASKARADA IKUSTEKO AUKERA IKASTOLATIK

2017-03-17

Maskarada ikustera Zuberoara joan nahi duzue?

DBH4ko ikasleok proposamen bat egin nahi dizuegu. Ahozko Euskal Literatura eta Ohiturak landu ondoren, Zuberoan inauterietan egiten duten MASKARADA ezagutzera joateko gogoa piztu zaigu. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan ari dira maskaradak eskaintzen Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteak. Igandero Zuberoako herri batean egiten dute eta guk apirilaren 2koa aukeratu dugu, Larraine herrian izango dena. Goizez joango gara Barrikadak ikustera eta zerbait bazkaldu ondoren (norberak eramandakoa), MASKARADAz gozatuko dugu.Anima zaitezte eta etorri gurekin batera !!!!

Xehetasunak:

Eguna: apirilaren 2a

Irteera lekua eta ordua: Anbulategi aurretik 09:00etan

Itzulera: Larrainetik 18:00ak aldera

Oharrak:

–   16 urtetik beherakoek arduradunen batekin joan behar dute

   Prezioa, kopuruaren arabera izango denez, aurrerago zehaztuko dugu.

Izena emateko epea: idazkaritzan, martxoaren 24a azken eguna.