Mendiaren magalean, haurtzaroaren magia

2025-06-04

Aurreko astean, Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasle eta irakasleek Matxinbentara egin zuten irteera. Eguraldi bikainak lagunduta, goiz pasa ederraz gozatu zuten naturaren erdian.

Txikienek askatasunez ibili ziren inguruko zelaietan, jolas librean eta elkarrekin partekatutako momentu zoragarriak biziz. Naturarekin harreman zuzenean egoteko aukera izan zuten, eta horrek poza eta jakin-mina piztu zien.

Irakasleek nabarmendu zuten irteerak oso positiboki eragin diela haurrei, ingurune lasai eta aberasgarrian esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera izan baitzuten.

Haurrek eta irakasleek pozik eta eskertuta amaitu zuten eguna, eta dudarik gabe, halako egunak errepikatzeko gogoz geratu ziren.