Mendimetroak Xoxotetik (maiatzak 27an)

2018-05-18

Gure kasuan, maiatzaren 27an Lagun Onak MBrekin elkarlanean, Xoxoteko egunaz baliatuz familia argazkia aterako dugu, KILOMETROAK 18ko  IKURRA eskuetan, beste ikastoletako argazki guztiekin batera bilduma bikaina osatzeko erabiliko dena Urretxu Zumarragan. Hona plana:…

                        09:00etan  Enparantza Nagusitik izango da irteera.

                       13:00etan  mendian urtean zehar ibili diren  gaztetxoei domina eta opari banaketa egingo da

                       Ondoren,  “Mendimetroak” argazkia aterako dugu.

Egun guztian zehar erromeria eta umeen jolasak.     ANIMATU !!

 

Iazko Kilometrotan abian jarritako Mendimetroak ekimenaren 2. edizioa ospatuko dugu aurten. Lehiakortasuna alde batera utzi eta haur eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzea du helburu. Bide batez, mendiak komunitatea sendotzeko duen indarra azpimarratu nahi da. Iaz bezala, Ikastola bakoitzak bere mendi irteera bat aprobetxatuz taldeko argazkia egingo du, eta irudi guztiekin egindako muntaia Kilometroak 2018ko webgunean jarriko da ekainaren hasieran.

Gure kasuan, maiatzaren 27an Lagun Onak MBrekin elkarlanean, Xoxoteko egunaz baliatuz familia argazkia aterako dugu, KILOMETROAK 18ko  IKURRA eskuetan, beste ikastoletako argazki guztiekin batera bilduma bikaina osatzeko erabiliko dena Urretxu Zumarragan.