Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka EGIN ZURE ESKAERA IKASTOLAN

2014-10-31

Ba al zenekien Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuan herritar euskaldunak %3,9 garela? Eta euskaraz ikasi ahal izateko 1400dik gora haurrek batez beste 20 km egin behar dituztela egunero?
Eta bazenekien askok ogibide dugun nekazaritzak sekulako gainbehera jasan duela azken urteotan? Urrunetik ekarritako zainzuri, piper edota olioak eragin nabarmena izan du Nafarroako baratzetan. Eta ez al ditugu elikagai horiek guztiak geurean, ba?

Goazen ba aurten ere egoera honi bultzadatxo bat ematera. Eskatu 50€-ren truke (merkatuko prezio berean) Nafarroako produktuez osatutako saski ederra; kalitate bikainekoa. Diru horren %25 Nafarroako hegoaldeko ondorengo 3 proiektutara joango da:
    • Erriberako ikastolak
    • Euskaraz bizi eta Hamarratz proiektua
    • Erriberako AEK
Iaz 8.000 saskitik gora banatu eta 112.000€ lortu ziren Nafarroako hegoaldeko euskalgintzarako. Iazkoa gainditzeko prest?

ESKATU ZURE SASKIA IKASTOLAN AZAROAREN 12a BAINO LEHEN 50€REN TRUKE

Ikastolako idazkaritzan, 943 15 12 46 telefonoan edo ikasberri@azpeitikoikastola.net