NAFARROA OINEZ – urriak 19 ZANGOZAN -autobusa ikastolatik

2014-10-10

Joan da Kilometroak jaia eta egun ederra bota genuen Orion. Eta dakizuen bezala urriak berekin ikastolen bigarren festa bat ere badu. Bai, Nafarroa Oinez da eta aurten “ESAN, IZAN, ZANGOZA” esanez dator. Ikastolatik denoi gonbita luzatu nahi dizuegu Nafarroako Ikastolen jaira joateko eta ikastolatik autobusa antolatu dela adierazi. Hor dituzue xehetasunak. Eman izena eta ANIMATU denok Zangozara.

 

AUTOBUSA IKASTOLATIK -xehetasunak:

IRTEERA: 9:00etan anbulategi aurretik                     

ITZULERA: 18:00etan Zangozatik                                   

IZEN EMATEA eta ORDAINKETA:

      Idazkaritzan, urriaren 17rako, 13:00 aurretik

PREZIOA: 6 € gure ikasleentzat   / 12 € gainontzeko guztientzat