Naturaren defentsan: liztor asiatikoaren aurkako borroka
2025-03-27
Ikastolan martxan jarri den Velutina Eskola proiektuaren helburua argia da: liztor asiakoaren aurka borrokatzea, ikastola inguruan tranpak jarriz.



Ekimen hau ikastolako DBHko ikasleek abiarazi dute, Ingurumen proiektuaren baitan, ingurune naturalean liztorrak duen eragina murrizteko helburuarekin.
Vespa velutina, espezie inbaditzaile eta arriskutsua da, eta euskal ingurunean ugaltzen ari da, eta horrek ondorio larriak izan ditzake fauna eta landare komunitateetan. Horregatik, ikastolako ikasleek ekimen honetan parte hartzeko aukera izan dute, bertan tranpak eta kartelak jarriz, eta hala, espezie honen hedapena kontrolatzea eta murriztea helburu izanik.
Ikasleek lehenengo emaitzak aztertzen hasi dira jada, eta proiektua aurrera doan heinean, zientziaren eta ingurumenaren alde egiten duten ekarpena gero eta nabarmenagoa izango da. Ekimenaren garrantziaz gain, ikasleek bereziki gizakiaren eta naturaren arteko harremanetan arreta jartzeko aukera izan dute, kontzientzia hartuz naturaren zaintza guztion ardura dela.
Proiektuaren barruan, gainera, parte hartzen duten ikasleek ikastolako ingurunean zerbait positiboa egiteko aukera dutela sentitzen dute, eta horrek zentzua eta motibazioa ematen die.