Neguko festak ezagutzen HHn
2019-04-02Aurtengo neguan, Haur Hezkuntzako ikasleok, Euskal Herriko ohitura zaharrak ospatzen aritu gara:
Otsailaren 2an, Kandelariaren kordoiak jarri genituen eta 9 egunez lepoan eduki ondoren sutan erre genituen, urte guztirako gaixotasunei agur esanez.
Otsailaren 3, 4 eta 5ean San Blas opilak egin genituen ikastolako jangelan. Geure eskuak orean sartuz, forma eman genien opiltxo goxo goxoei.
Otsailaren 4an Santa Eskean atera ginen ikastolako atarira. Eta eskean abestuz gaileta on bana eskuratu genuen.
Otsailaren 28an, Inauterien atarian, ostegun gizen eguna ospatu genuen. Behar den bezala ospatu ere, basokada txokolate hartuz!