OLENTZERO KALEAN (abenduak 24, osteguna)

2015-12-18

Aurten ere herriko Olentzerori harrera beroa egin nahi zaio. Horretarako ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu eta Olentzero bero-bero hartu.

 Egitarau bete betea izango dugu.

GOIZEZ MARI DOMINGIri harrera Plaza Nagusian (eguraldi txarrarekin Frontoi Txikian) eguerdiko 12:30etan. Deia luzatu nahi dugu bertan parte hartzeko.

ETA ARRATSALDEZ OLENTZERO DATOR!!!!

Kantujirako laguntzarekin

DENOK KANTURA!!!

Arana Goikoan (Prat kafetegi aurrean) elkartuko gara arratsaldeko 16:45etan

Olentzero eta Mari Domingirekin batera soinujoleekin kalejiran Artetxe aurrean, Plazan Nagusian, Etxe Zuri aurrean, Plaza Txikian eta Plaza Nagusian edo Frontoi Txikian eguraldi txarrarekin elkarrekin abestuko dugu.

Plaza Nagusian edo eguraldi txarrarekin frontoi txikian,  arratsaldeko 18:30ak inguruan Olentzerorekin argazkiak ateratzeko aukera izango da eta bertan hitz batzuk eskainiko dizkigu!!! Gaztain bero beroak ere banatuko ditu. ANIMATU!!!

GOGORATU DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!!