Ikasturte berria martxan da!

2024-09-12

Aste honetan eman diogu hasiera 2024/25 ikasturteari. Ikastola berriro ere familia eta ikasleen topaleku bilakatu da.

Merezitako atsedena hartu ostean, berriz elkartzeko unea heldu da. Urtero legez, bide berri bat daukagu aurretik, erronkaz eta aukeraz betetakoa, nahiz eta hasierako egun hauetan oraindik lurrartzeko ahaleginetan gabiltzan. Batzuontzat lanera buelta, besteentzat ikasketei heltzeko garaia, eta edozein kasutan, ikaskide eta lagun askorekin elkartzeko eta konpartitzeko abagune ederra. Urduri, pozik eta jakinminez beteta iritsiko dira ohiko ikasleak, eta zer esanik ez, lehen aldiz eskolaratzen diren haurrak eta beraien familiak. Denbora apur batekin txiki berriak ingurune berrira ohitzen joango dira ikastolako hezitzaile eta familien babesarekin. Gogoratu zuen alboan gaudela!

Ondorengo estekan ilusio osoz prestatu dugun ongi etorri bideoa ikus dezakezue.