Ontzigintza, urruneko lurraldeetarako giltza!
2024-03-01Pasaiako Badia euskal kulturaren testigu isila izan da askotan. LH 4. mailako ikasleek, aldiz, bere jakin-min gogoz alaitu dituzte hango txokoak.
Bertan, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dute, Pasai San Pedro herrian dagoen ontziola museoa hain zehazki ere. Han, Albaola Elkartea garaiko teknikak eta materialak erabiliz eraikitzen ari den XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa ikusi dute. Gure arbasoek Ternuara baleak ehizatzera egindako bidaien nondik norakoak ere ezagutu dituzte.
Esperientzia paregabe bezain ahaztezina izan da eta galdera honekin amaitu dugu bisita: ausartuko zinatekete antzeko bidaia egitera? Ea zer erantzun entzuten diren etxeetan!