Opil gozoak, bihotz beroak
2026-02-12
HH3, HH4 eta HH5eko ikasleek San Blas opil goxoak egin dituzte ikastolan, giro ezin hobean eta ilusio handiz. Jarduera honen bidez, euskal tradizioak ezagutu eta bizirik mantentzeko aukera paregabea izan dute.








Lehenik eta behin, opilak prestatzeko beharrezko osagaiak ezagutu dituzte: arrautzak, irina, azukrea, gantza edo margarina eta legamia. Osagai horiek guztiak, jarraian, anis-belarraren haziarekin edo esentziarekin nahastu eta oratu dituzte, irakasleen laguntzarekin eta elkarlanean. Orea prest izatean, forma zapaldua eman diote eta ertzetan pikuekin apaindu dute, tradizioari jarraituz.
Behin labean eginda, opilak arrautzaren zuringoarekin elur itxuran prestatutako merengearekin eta azukre oreaz estali dituzte. Horrela, negu garaiko elurraren antza eman nahi izan diote opilari, San Blas eguneko ohiturari jarraikiz.
Ikasleek primeran pasa dute jardueran: eskuekin lan eginez, barre artean eta jakin-min handiz aritu dira une oro. Esperientzia gozo eta aberasgarria izan da, bai zaporeari dagokionez, bai kultur ondareari dagokionez. Honela, gure txikienek euskal tradizioak ezagutu eta bizitzen jarraitzen dute, belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren ohiturak indartuz.