Opor-lekuak aukeran
2024-06-12Lehen Hezkuntzako etapan opor usaina nabari da jada. Horren jakitun, LH 5. mailako ikasleek “Our destinations for holidays” proiektua gauzatu dute eta oporretara joateko aukera desberdinak proposatu dituzte.
Proposamenen artean batzuk herritik gertu eta beste batzuk oso urrun izan dira, baina denak ala denak interesgarriak eta erakargarriak.
Lekua aukeratu, informazioa arakatu, bertaratzeko behar dituzten gauzen zerrenda gauzatu eta plangintza burutu dute. Gisa honetako bidaia adituekin aitzaki ederra eskaini digute gure inguruak ezagutzeko eta, bide batez, ingelesez hitz berriak ikasteko.