Orientazio akademikoa DBHO 2ko ikasleentzat.

2018-11-06

Inguruko unibertsitateek (Deusto eta Arrasate) beren  19-20 eskaintza akademikoa aurkeztu diete ikastolan DBHO 2ko ikasleei. Egungo gradu eskaintzaren berri izan dute gure ikastolako ikasle nagusienek. Etorkizuna eraikiz joan daitezen, lan mundurako aurre sarbidearen informazio zabala eta osotua izan dute gaur eta hurrengo saioetan.

Horrez gain, ikastolan bertan, bai Ikastolako Orientazio arduradunak, Miriam Arrieta eta ikasturte honetan tutorea den Ane Maite Goñik, tutoretza orduetan, ikasleei banan banako arreta zerbitzua eskainiko diete, beren beharrei erantzunez.