Paisaiak margotzen dituen bizipenak

2025-09-26

LH 1 eta LH 2ko ikasleek natura eta elkarbizitza uztartu dituzte aste honetan zehar egindako irteeretan.

LH 1. mailako ikasleak Getaritik abiatu dira eta Askizura igo ondoren, kostaldeko bide zoragarria jarraituz, Zumaian amaitu dute ibilaldia. Itsasertzeko paisaiaz eta lagunarteko giroaz gozatzeko aukera ederra izan dute.

Bestalde, LH 2. mailako ikasleek udazkena gaia lantzeko irteera berezia egin dute: Iraetatik Aizarnazabalera oinez joan dira. Eguraldiak lagundu die, eta pasieratxo polita egin ostean, Aizarnazabalen bazkaldu eta jolasean aritzeko denbora izan dute.

Irteera horietan, ikasleek naturarekin harreman zuzena izateaz gain, elkarbizitza landu eta lagunekin esperientzia aberasgarriak partekatzeko aukera izan dute. Ingurunea ezagutzea eta taldean esperientziak bizitzea izan dira egun hauetako gako nagusiak.