Parte hartu IX. Kros Mistoan (azaroak 3)

2018-10-19

Badator aurtengo KROS MISTOA, IX.a. Urtero bezala gonbidapena zabaltzen dizuegu bertan parte hartzera herrikrosa.eus webgunean izena emanda. Urriaren 31a bitartean egin daiteke. Antolaketan laguntzeko, jakinarazi ikastolako Idazkaritzan urriaren 30a baino lehen. Eta… bikote gabe baina gogoa baduzu esan eta topatuko dugu zuretzako korri egiteko bikotea.