Gakoa, prebentzioa!
2024-02-21Ikasturte honetan DBH eta DBHOko ikasleek “Drogomenpekotasunen eta ludopatiaren prebentzioa” izeneko lau orduko tailerra egin dute Hazkunderekin. Aurrerago, saioetan landutakoa azaltzeko gurasoak gonbidatuak izan ziren hitzaldi batera.
Saio horretan, ohiko drogei buruzko informazioaz gain, bizitzarako trebetasunak (autoezagutza, autoestimua, emozioen identifikazioa, adierazpena eta kudeaketa, komunikazio asertiboa, pentsamendu kritikoa, arazoen konponketa eta laguntza eskaera) landu ziren, horiek baitira balizko adikzioa prebenitzeko oinarriak.
Honekin batera, gurasoei etxean lantzen jarraitu ahal izateko dinamikak eta gurasoentzako jarraibideak eskaini zitzaizkien.