SAN JUAN BEZPERAKO JAIA (ekainak 23)
2016-06-20Ostegun gauean San Juan bezperako sua izango da Ikastolako atarian eta horrela antzinako ohiturarekin beste urtebetez jarraituko dugu. Alaitzeko, musika izango da bertan, giroa alaitu eta dantza egin nahi duenak aukera izan dezan, eta tertulia giroa laguntzeko aurretik afaria ere egongo da.
Bertan txosna egongo da edariak erosteko aukerarekin. Ez da janaririk zerbitzatuko, norberak bere janaria ekarri beharko du.
Beraz, urteko egunik luzeena giro ederrean pasatzeko aukera bikaina izan daiteke 20:30etik aurrera. Su bakarra egiteko asmoz, inguruan beren sua egiten duten gazteei beren materiala Ikastolakoan jartzea eskatzen zaizue denon artean su handiagoa osa dezagun.
OHARRA:
Bereziki azpimarratu bi gai: seme-alaben ardura eta inguruaren zainketa Gurasoei gogoraraziz duten ardura beraien seme-alabei dagokionez eta denei inguruak zaindu egin behar ditugula.