SAN JUAN BEZPERAKO SUA

2017-06-23

Hona hemen udaletik antolatu dutena gaurko San Juan suaren inguruan

SAN JUAN SUA PLAZAN

20:00 inguruan hasiko da festa herriko enparantzan Orots taldearen erromeriarekin. Gogoratu janaria bakoitzak eraman behar duela. Txotxa egongo da bertan.

22:00 inguruan sua piztuko dute eta suaren inguruan dantza egingo dute Itsasi dantza taldekoek.

Ondoren erromeriak jarraituko du gauerdirarte.

SAN JUAN SUA URRESTILLAN

20:00 inguruan poteo herrikoa egingo da

21:00 pregoia irakurriko da festei hasiera emanez.

Afaria egongo da.

Gauerdian, zuhaitza plazan jarri eta haren bueltan dantzan arituko dira.