San Martin egoitzako lagunekin harremana indartzen ari da
2019-12-23Abenduaren 19an gauzatu zen LH4ko ikasleek eta Azpeitiko San Martin egoitzako lagunek elkarlanean aurrera daramaten proiektuaren bigarren urratsa. Oraingoan ikasleak hurbildu ziren egoitzara. Bertan abesti eta dantzekin batera, ikasleek eskuz idatzitako postalak banatu zizkieten egoiliarrei, horrela, jada galtzen ari den ohitura berreskuratuz.