Santa Ageda bezpera

2022-02-04

Egun berezia eta bete-betea izan zen ostiralekoa, Ikastolako ikasleak Santa Ageda bezperako kantu zaharrak gogotik kantatzen aritu baiziren. Eguna hastearekin batera, DBH4ko ikasleak Loiola eta Sanjuandegiko zenbait tokitan aritu ziren abesten. Beraiekin batera bi soinujole (DBH1eko Xuban Azpeitia eta Ioritz Arsuaga ) eta bi bertsolari (Haritz Garmendia ikasle ohia eta Julene Iturbe azkoitiarra) aritu ziren inguruak alaitzen. Garoa tabernaren aurrean, beste bertsolari bat eta musikari bat ere animatu ziren beraien alea jartzera.

Hamabiak eta laurdenean, kaleko abeslariak itzuli zirenean, HH eta LHko ikasleak ere irten ziren Ikastolako atarira eta denen artean ozen astindu dituzte makilak eta dotore abestu. Gauean berriz, LH3 eta 6ko ikasleek eta gurasoek herriko alde zaharreko kaleak hartu zituzten, egunari amaiera emateko asmoarekin. 

Ikusi bideoak:

“2022-02-04 Santa Eskea kalean”

“Zorion”

“Dios te salve”

“Koplak”