Santa Eskean ikastolako taldeak atzo egun osoan zehar

2020-02-05

Ohiturari jarraituz, atzo ikastolako hainbatĀ mailatako ikasle, irakasle eta gurasoak Santa Ageda bezperako eskean irten ziren kalera.

HH eta LHko ikasle eta irakasleek arratsaldeko giro goxoa aprobetxatuz, ikastolako patioa hartu zuten trikitilariez lagunduta, makilak astindu eta ahotsak altxatzeko. Arratsaldean baita ere, DBH3ko ikasleak Loiola auzoko hainbat txoko bisitatu zituzten berain koplekin.

Gau aldera, Azpeitiko alde zaharra izan zuten eszenatoki guraso eta ikasle talde handi batek.

Ikusi argazkiak.