Sare sozialen eta Internetaren erabilpenaren formakuntza

2022-04-29

LH4 eta 5eko ikasleek eta gurasoek sare sozialen eta Internetaren erabilpenaren inguruko formakuntza jaso zuten Ertzaintzaren eskutik.

Atzo goizean, LH4 eta 5eko ikasleek, eta arratsaldean, berauen gurasoek Ertzaintzaren eskutik formakuntza bat jaso zuten. Sare sozialen eta Internetaren erabilera egokiak ekar ditzakeen onurak zein diren aztertu zituzten, baina, horrez gain, erabilera okerrak sortu ditzakeen kalte eta ondorioak ere hizpide izan zituzten. Ertzainek gai horren arloko datu errealak plazaratu zituzten: adin tarte zaurgarrienak zeintzuk diren, eraso motak, horien ehunekoak, etab. Profil ezezagun bat gurekin harremanetan jarri bada, eta gure intereserako gauza onak esaten baditu, % handi batean profil faltsuak izaten direla ere azpimarratu zuten, eta, horrelako kasuetan, kasurik ez egiteko.

Gure esku dauden ekintzen garrantzia nabarmendu zuten, izan ere, guk ere muga batzuk ditugu. Norberarenak ez diren irudiak eta abar baimenik gabe zabaltzeak, isunak eta kartzela zigorrak ekar ditzake, esaterako.

Bertan aipatu bezala “botere handiak ardura handia” eskatzen du, beraz, arduraz erabili ditzagun sare sozialak eta gailuak.