Seaskari laguntza

2023-05-16

 

Eguraldiagatik 40. Herri Urrats ezin izan zen esperotako moduan ospatu, beraz, laguntzarako deia egiten dugu Ikastolatik.

Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan da Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta festa bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari. Nahiz eta Herri Urrats mugatu bat ospatuko zen, bildutako diruarekin ezinezkoa izango da jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Hori dela eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Hona hemen ekarpen ekonomikoak egiteko dauden aukerak:

  • herriurrats.eus/denda web orrialdean sartu, eta materiala erosita.
  • Bizum bidez (Hego Euskal Herrian soilik). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean ‘HERRI URRATS’ idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.
  • Honako kontu korronte hauetan dirua sartuta:

            – Caisse d’épargne: FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

            – Laboral Kutxa: ES87 3035 0059 8205 9073 1197

            – Kutxabank: ES98 2095 5045 8710 6117 7332

            – Crédit Mutuel: FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

 

Aldez aurretik, eskerrik asko laguntzeko prestutasunagatik!