SUKALDATU TAILERRA IKASTOLAN

2014-11-21

Aurreko asteko KLIKazetan azaldu genizuen bezala datorren astean ikastolan Basque Cullinary Centerreko (Mondragon Unibertsitatea) irakasle/sukaldariak izango ditugu zenbait sukaldaritza tailer eskaintzen SUKALDATU programaren barruan.

Goizez LH5 eta LH6ko ikasleek hartuko dute parte. Bikoteka eta hirukoteka plater goxo-goxoak prestatuko dituzte. Horretarako goizeko lehen orduan osagaien erosketak egingo dituzte irakaslearen laguntzaz. Goiz erdian hasiko da sukaldatze lana. Bakoitza bere su aurrean jarri, laban eta lapikoak hartu eta lanean jarriko dira. Eta nola bukatuko da tailerra? Prestatu duguna platerrera eraman eta ikastolan bazkalduz.

Bestalde, gurasoek ere aukera izango dute parte hartzeko. Asteazken arratsaldean 17:15etik 19:00etara izango da tailerra. Taldea osatzeko 4 lagun falta zaizkigu. ANIMATU!!!! Eman izena idazkaritzan.