Teknologia gelan hainbat berrikuntza egin dira

2013-11-22

Irakasle eta ikasleekin elkarlanean teknologia gelari tailer itxura polita eman diote. Proiektuka lan egin ahal izateko taldeko postuak antolatu dituzte. Talde bakoitzak bere txokoa izango duelarik bere lanerako tresna eta abarrekin. Lan berezietarako gune bat ere jarri da, irakaslearen gidaritzan ikasleek erabiliko dutena. Aurrera begira ere mantenuko taldea eta teknologia gelako arduradunak aztertzen ari dira elkarrekin zer proiektu egin daitezkeen. Segi horrelaxe elkarlanean.