TUTERATIK EKARRITAKO ARGAZKIAK

2016-05-09

Apirilaren bukaeran ikastolako Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleak Tutera aldetik ibili zaizkigu. Urtero lez elkartrukea egingo da eta oraingoan gureak joan dira Erribera aldera.

Argia ikastolako lagunekin, Tuterako inguruak ezagutzeko aukera izan zuten eta Sendaviva jolasparkean ere une politak pasa zituzten.

Maiatzaren 19an, Tuterakoek gure herriko inguruak ezagutzeko aukera izango dute. Ongi etorri beroa egingo diegu.

Hemen argazki batzuk!!!!