TXALINTXORA LEKAIXOKA!!!!! (maiatzak 21)

2017-05-12

OƱatiko Txantxiku ikastolak, Kilometroak 2017 barruan, proiektu berri baterako gonbitea zabaldu du: MENDIMETROAK.Helburua, egun jakin batean, gure ikastolaren inguruan dagoen mendi batera igo eta tontorrean LEKAIXOKO IKURRA eskuetan dugula argazkia ateratzea litzateke. Ondoren, beste ikastoletako argazkiekin batera, Kilometroak 2017ko web orrian partekatuz, ahalik eta argazki mosaiko handiena osatuko genuke.Gurean, LAGUN ONAK MBarekin elkarlanean eta TXALINTXORA IRTEERA baliatuz, maiatzaren 21ean izango da argazkia ateratzeko eguna. Datorren asteko KLIKazetan emango ditugu xehetasunak, baina erreserbatu eguna!!!!!!