Txanponak urre, jakin-mina zientzia

2025-06-11

Azkoitian ospatu berri den Urola Erdiko Zientzia Azokan, DBH 4. mailako ikasleek ZIMAT (STEAM) proiektuaren baitako esperimentu ikusgarria aurkeztu dute, erreakzio kimikoen bidez egindako esperientzia praktiko eta harrigarria jendaurrean azalduz.

Oraingoan, ikasleek kobrezko txanpon arruntak hartu dituzte, eta zilar eta urre kolorea ematea lortu dute kimika erreakzioak eta beroaren erabilera uztartuz. Esperimentu horren bidez, metalak nola aldatu daitezkeen azaldu dute, baita horren atzean dauden erreakzio kimikoen oinarriak ere.

Ikasleek ez dute soilik prozesua erakutsi, baita kimikarekiko jakin-mina piztu eta zientziaren inguruko azalpen argiak eskaini ere, ikusleen interesa eta harridura piztuz.

ZIMAT proiektua (Zientzia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Teknologia uztartzen dituen ekimena) ikasleak esperimentazioaren bidez ikastera bultzatzeko diseinatuta dago, eta oraingo honetan, helburu hori bete dela argi geratu da.

Zientzia Azokak berriz ere erakutsi du gazteek jakintza-arloetan duten potentziala, eta ikastetxeek horrelako ekimenekin egiten duten lana funtsezkoa dela etorkizuneko zientzialariak eta profesionalak hezteko.