Tximeleta moreak hegan, berdintasunaren alde
2025-03-07
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Ikastolan hainbat ekintza burutu dira bezperan, berdintasunaren aldeko aldarrikapena sustatzeko eta komunitatea sentsibilizatzeko. Ikasleek, irakasleek eta hezkuntza-komunitate osoak aktiboki parte hartu dute antolatutako jardueretan.









Horrela, Lehen Hezkuntzako ikasleek hausnarketa-saioak egin dituzte, Martxoaren 8aren garrantziaz sakontzeko. Ondoren, mural batean esaldi eta aldarri esanguratsuak idatzi dituzte, eta ikastolako hormak tximeletekin apaindu dituzte, berdintasunaren eta askatasunaren sinbolo gisa.
Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, egokitutako saioak burutu dira, aldarrikapenaren inguruko hausnarketa sustatzeko. Ikasleek pankarta eta mural ugari sortu dituzte, euren mezuekin espazioak betez. Gainera, aldarrikapen zuzenerako tartea ere izan da, eta ikasleak pankarta baten atzean elkartu dira, berdintasunaren aldeko mezu argia zabaltzeko.
Ekintza hauek guztiak, Emakumearen Nazioarteko Egunak dakarren aldarrikapena hauspotzeko eta belaunaldi berriak kontzientziatzeko helburuarekin antolatu dira. Ikastolak konpromisoa erakusten du gizarte bidezkoago baten alde lanean jarraitzeko.
💜 Elkarrekin, berdintasunaren alde! 💜