Txingudiko badiara txangoa
2024-05-22LH 4. mailako ikasleek Txingudiko badiara egin dute kurtso amaierako irteera.
Bi egunez Hondarribian izan dira LH 4. mailako ikasleak, ikasturte amaierako ibilaldiaz gozatzen. Eguraldia lagun izan dute eta aurreikusita zituzten ekintza guztietarako denbora eman die. Alde batetik, kayak eta padel surfarekin uretako ekintzak egin dituzte.
Bestalde, denbora librean eta beraien kabuz parkea eta aterpetxe inguruko instalazioak ezagutzeko aukera izan dute eta, gauez, dantza egiteko guneaz gozatu dute.
Azkenik, Gipuzkoako ondare historikoa ere ezagutzeko aukera izan dute, Hondarribiko Alde Zaharreko txoko politetan murgilduz.
Kirola, natura eta kultura, elkarbitzitzaz gozatzeko hirukote magikoa!