Txondorra: auzolanaren pil-pilean jaioa

2024-06-05

Aurreko astean Oñatin auzolanean egindako txondorra bisitatu dute LH 1. mailako ikasleek. Orain, aste batzuk beharko dira bertan sartutako egurra egosi eta ondoren ikatza ateratzeko.

LH 1. mailako ikasleek irteera egin dute Oñatiko San Martin auzoan aurreko astean piztu duten txondorra bisitatzeko. Euskal kulturan hain errotua egon den auzolanaren erakusgarri da txondorra, Gainera, egurra erabiliz ikatza nola lortzen den ulertzeko aukera izan dute ikasleek.

Natura eta auzolana uztartuz, euskal kulturan barneratu dira eta esperientzia ahaztezina izan da.