TXOSNA TALDETIK ESKAERA

2014-12-19

Txosnako materiala gordetzeko leku beharrean gara. Azken urteetan izan dugun lokala utzi beharrean gara eta beste baten bila gabiltza. Lerro hauen bidez ahalik eta ate gehien jo nahi ditugu.

Gure beharrak honakoak lirateke. Karga eta deskargarako erosoa izatea, 10 metro inguru luze inguru izatea, guztira 40 metro karratu inguru …

Norbaitek halako baldintzak dituen lokal hutsa uzteko modua izango balu edo ezagutzen badu norbait lokal hori duena, eskertuko genuke harremanetan jartzea 688 80 10 12 telefonoan edo txosna@azpeitikoikastola.net helbide elektronikoan.