Udalekuak, bizipenen topaleku

2024-07-24

Ikastolako udalekuei bukaera eman diegu gaur.

Lau astez ikastolako haurrek aisialdiaz lagun artean gozatzeko aukera izan dute, ilusioz aritu diren hezitzaileen bidelaguntzaz. Ura, natura, kirola, kaleak, musika, dantza… izan dira protagonista.

Orain hilabete honetan bizitako guztia baloratu eta datorren urtean indar handiagoz itzultzeko prestatu behar gara.

Ordura arte…

Ikastolan ikusiko dugu elkar berriro ere irailean!