Udazkeneko koloreen bila!

2024-10-26

LH 2. mailako ikasleek urriaren 24ean Urola Kostako bihotzera txango zoragarria egin zuten, udazkeneko kolore biziak eta naturaren edertasuna ezagutzeko.

Horrela, Iraeta eta Aizarnazabal arteko txokoak oinezko ibilbide baten bidez ezagutu zituzten, ingurume narekin harreman zuzena izateko aukera paregabeaz gozatuz. Txango honetan, ikasleek ez zuten soilik paisaiaren aberastasuna eta udazkeneko hostoen kolore aldaketa ikusteko aukera izan, baizik eta elkarbizitza eta talde-lana sustatzeko dinamikak ere burutu zituzten. Jarduerak, ikaskideekin eta irakasleekin izandako esperientzia partekatua, ikasleek naturaz gozatzeko eta ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzeko aukera ere eman zien.

Txangoak ikasturtean zehar ikasleek izango dituzten hainbat ekintzetako lehena izan nahi du, eta heziketa eta entretenimendua uztartzen dituen esperientzia aberasgarria eskaini die. Naturarekin lotura indartzea eta elkarrekin bizitzen ikastea dira txango honen helburu nagusiak, eta ikasleek gogotsu eta pozik amaitu dute eguna.

Naturaren altxorretatik ikasten jarraitzeko prest!