Unibertsitateko orientazio saioak gurasoentzat

2020-02-06

Datorren astelehenean, otsailak 10, Deustoko Unibertsitateko ordezkariek, beraien hezkuntza eskaintza aurkeztuko dute ikastolan. Saioa arratsaldeko 18:30ean izango da Erabilera Anitzeko Gelan.

Saio hau ikastolako orientazio programaren barne kokatzen da. Programa honen helburua, ikastolatik irtendakoan ikasleek topatu ditzaketen hezkuntza aukerei buruzko ahalik eta informazio gehien ematea da, etorkizuneko ikasketak modu eraginkorrenean aukeratu ahal izateko. Ikasleekin egiten den bezala, gurasoentzako saioak antolatzea izan da azken ikasturteetako erronka. Aurten, gurasoengandik jasotako interesaren arabera hainbat orientazio saio antolatu dira, datorren asteleheneko Deustoko unibertsitatekoa horien artean. Hurrengo saioa martxoaren 2an izango da, Mondragon Unibertsitatekoak izango ditugu bertan.

Horrez gain, ikasleek ere jasotzen dute orientazio akademikoa ikasturtean zehar. Besteak beste,

Urtarrila – otsaila DBH 0 1eko ikasleek jarduera praktikoetan parte hartu dute .

Urtarrilak 25ean DBH0eko ikasleek orientazio azokatan parte hartu zuten EHUko gradu guztien informazioa eskuratuz.

Otsaila-Martxoan, EHUko ate irekietan parte hartuko dute DBH 0ko ikasleek.

 

Bestalde, Otsailaren 21ean gure ikastolara etorriko dira EHUko arduradunak: DBH 4tik DBH 0  bitarteko ikasleentzat informazioa ezagutaraztera

– Enpresa fakultatekoak.

– Ingenieritza fakultatekoak.

– Gasteizko letra fakultatekoak.

 

ZIKLO FORMATIBOAK:

Otsailaren 28an; Arizmenditik Kiroletako goi mailako ziklo formatiboa azaltzera etorriko dira ikastolara.