Ura, jolasaren eta elkarbizitzaren iturri!
2024-05-12Batxilergoko 1. mailako ikasleek ikastolako beraien ibilbideko azken Gorputz Hezkuntzako klasean jatorrietara itzuli eta ozen aldarrikatu dute jolasaren bidez ere ikastea posible dela.
Batxilergoko 1. mailako ikasleak ikastolako bere ibilbidearen hainbat etapa betetzen ari dira. Penaz eta nostalgiaz, baina aldi berean ilusioz beterik, ikastolako Gorputz Hezkuntzako azken klasea izan dute.
Ez dira berriro taldean izango kirola, trebeziak, elkarbizitza eta adiskidetza sustatzen dituen irakasgaian. Etapa honi amaiera emateko jatorrira itzuli, eta haurrak zirenetik ikastolan barneratu duten irakaspena aldarrikatu dute: taldean jolastuz ere ikastea posible da. Hezkuntza eta jolasa, batzuetan, bateragarriak direlako. Jolasa gauzatzeko ura erabili dute naturako elementu gisa, Gorputz Hezkuntzako hainbat klasetan beraien jakintza egarria asetzen lagundu diena.