Uretan marraztutako laguntasuna
2025-06-12
Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek arrakastaz burutu dute igeriketa ikastaroa. Aste hauetan zehar, ikasleek ez dituzte soilik igeriketako oinarrizko trebetasunak landu, baita elkar laguntzen eta taldean lan egiten ere ikasi dute.



Igeriketa ikastaroak helburu bikoitza izan du: haurrei kirolaren balioak erakustea eta uretan segurtasunez moldatzen irakastea. Aldi berean, ikasleen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea izan da, laguntasuna eta taldeko espiritua indartuz.
Ikastaroaren amaieran, ikasleek lortutako aurrerapena nabarmena izan da, bai teknika mailan, bai konfiantzaren eta motibazioaren aldetik. Eskerrik beroenak igeriketa monitoreei egindako lanagatik, eta, noski, gure ikasleei, egindako ahalegin eta jarritako ilusioagatik!