Uretan murgildutako jakintza
2026-03-03
Ikaskuntza bizipenetik eraikitzen dela sinetsita, LHko 2. mailako ikasleek beste urrats bat eman dute beren garapen pertsonal eta akademikoan Donostiako Aquarium-a bisitatuz.






Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek irteera zoragarria egin dute Donostiako Aquarium-era. Bertan, gelan lantzen ari diren Euskal arrantza eta itsasoaren inguruko proiektuan sakontzeko aukera paregabea izan dute. Itsas espezieak gertutik ezagutu, arrantzaren historiaz ikasi eta gure kostaldearen garrantziaz hausnartu dute. Esperientzia aberasgarria eta motibagarria izan da, eta ikasleek gogotsu eta jakin-minez parte hartu dute.
Ondoren, eguna borobiltzeko, AƱorgan bazkaldu eta elkarrekin jolasean aritu dira, giro ederrean. Elkarbizitza, laguntasuna eta talde-lana indartzeko aukera bikaina izan da, eta primeran pasa dute.
Irteera honek, gainera, gure ikastolaren pertsona eredua indartzen laguntzen du: ikaslea ekintzailea eta erabakitzailea izatea bilatzen dugu, erabakiak hartzeko eta egoera zein arazoen aurrean modu autonomoan eta arduratsuan jarduteko gai dena. Esperientzia errealen bidez ikasleek behatu, galdetu, hausnartu eta ondorioak ateratzeko aukera izan dute, beren ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtuz.
Ederra izan da benetan esperientzia!