VII. Batzarra: etorkizuneko ikastolak irudikatzen denon artean!

2024-04-17

Biharko ikastolak nolakoak nahi ditugu? Hori izan da artezkaritzatik antolaturiko bi saiotan ikastolako guraso talde bat erantzuten saiatu den galdera zehatz bezain mamitsua.

Ekainean ospatuko den Ikastolen VII. Batzar Nagusira begira, gurasoek beraien ekarpenak egiteko aukera izan dute. Beraz, gaur egungo egoeraren diagnostikotik abiatu eta etorkizunerako ikastolen ildo nagusiak zehaztea helburu duen prozesuaren parte aktibo izan dira.

Izan ere, ikastolak izango badira gurasoen parte hartzea behar dute. Ikastola, guztiona!