VII. Batzarretik ikastolak indartuta
2024-09-25Ekainaren 22an itxiera eman zitzaion VII. Batzarreko eztabaidari baina itxiera horrekin batera, hartutako erabakiak bildu, antolatu eta planifikatzeko prozesuari ekin zaio orain ikastolan.
Mezu honi erantsita azken txostena ikusgai dituzue. Bestalde, Artezkaritza Kontseiluak egindako prozesuaren balorazioa ere irakur dezakezue.
Orain, hartutako erabakiak 5 urteko plan batera ekartzeko lanetan ari gara eta prozesu horren berri emango dizuegu aurrerago.
Indartsu atera ginen VII. Batzarretik eta indar horri helduz gogotsu ekingo diogu datozen 5 urteetarako erronkei aurre egiteari. Guztiok batera.
Gaurko eta biharko Ikastolak, Euskal Herria eraikitzen.