Webgune berria publikatu dugu

2023-09-13

Aurreko ikasturte bukaeran abiatutako prozesu baten ondorioz, webgune berria dugu ikastolan, batez ere ikastola eta familien arteko komunikazioa hobetzeko asmoarekin.

Komunikazio azpibatzordean hala erabakita, webgunea berritu dugu eta ikusi dezakezun hauxe izango da, hemendik aurrea, ikastolako atari digitala. Aurreko plataformarekin urte luzez aritu ostean, plataforma berri batera egin dugu salto oraingoan, kudeaketa lanak arindu eta komunikazioan hobetzeko asmoarekin.

Webgune berriaren ezaugarriak, honakoak dira:

  • Mugikorretarako pentsatuta. Kontsultarik gehienak mugikorretatik egiten dira, eta haientzat pentsatu da ataria.
  • Aktualitateko jarraipena. Aurreko webgunean bezala, albiste eta jakinarazpenak modu ordenatuan bidaltzeko helburua izango dugu. Horretarako kategoria desberdineko albisteak sortu dira, tratamentu diferentea eman ahal izateko.
  • KLIKazeta berritua. Asteroko buletina goitik behera aldatu dugu, informazioa modu zuzenagoan eta eraginkorragoan zabaltzeko helburuarekin eta kudeaketa sinplifikatzeko asmoarekin.
  • Ikasturteko informazioa praktikoa gune bakarrean.
  • Ikastola proiektuaren inguruko informazio egitura eduki-zuhaitz moldagarri batean, nahieran eguneratu eta mantentzeko moduan, modu autonoman.
  • WordPress plataforma ezaguna oinarrian.

Webgune berria egiteko lanetan Eibarko CodeSyntax enpresarekin aritu gara elkarlanean.