Whatsappetik telegramera aldatzea? Bai! Denontzako mesede
2024-09-12“Euskara eta kulturartekotasuna gure hezkuntza komunitatean” egitasmoa abian da gurean ikasturte honetan ere.
Proiektu honen helburua bikoitza da: ikastetxean euskara komunikazio-hizkuntza izaten jarraitzea eta, aldi berean, euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea eta haien parte-hartzea bultzatzea.
Helburu hori lortzeko lagungarri da Telegram erabiltzea:
Zergatik pasatu whatsappetik Telegramera gelako taldeak
Whatsappek bidaltzen duzun mezua itzultzeko aukera zuzena ematen du, baina jasotzen duzuna ez du itzultzen. Telegram erabilita jasotako mezuak norberak bere hizkuntzara itzul ditzake. Horrek aukera ematen du talde edo kanal batean euskaldunek euskaraz egiteko, eta euskaraz ulertzen ez dutenek itzulpen automatikoaren bidez mezua ulertzeko. Taldeak euskaraz funtzionatzeko aukera eskaintzen du.
Itzulpen automatikoak egiten ditu.
Kontuan izatekoak:
.Adi! itzulpenak ez dira beti perfektuak, baina ulertzeko bidea ematen dute.
·Batuaz idatzi behar da itzulpen automatikoa egin ahal izateko. Zuzen idatzi behar da, zuzen itzultzeko.
·Esaldi laburrak erabili, konkretuak eta modu formalean idatzitakoak
·Pertsonen izenak abizenekin idatzi eta hasierakoa letra larriz (maiuskula). Izen propioekin asko nahasten da tresna hau. Posible da ez idaztea, edo beste izen batekin ordeztea. Adibidez: itzulpena egiterakoan Ibai izena Rio modura ager daiteke. (Ibai izen berezia VS ibai, erreka)
·Egun on ! beharrean Kaixo! Idatzi.
·Komak, puntuak… erabili testua ulergarriago izateko.
Esanahi bikoitza duten hitzak ez erabili ahal izanez gero
Nola egin?
Telegram instalatu , eta dagoeneko instalatuta baldin baduzu komeni azken bertsioa dela ziurtatzea.
Nola itzuli JASOTAKO mezua
- Ezarpenetan, “hizkuntza” atalean, “erakutsi itzultzeko botoia” aukera aktibatu. Euskara eta gaztelaniaz gainera, beste hizkuntza batzuk ere eskaintzen ditu itzulpena egiteko.
- Aurreko pausoak eman ondoren, itzuli nahi den mezura joan, eta gainean sakatuta eduki pare bat segundo.
- Menu bat irekiko da eta hor itzuli aukera hautatu
Android Iphone
NOLA itzuli BIDALI nahi duzun mezua
- Gboard-en, Googleren teklatuan dugu funtzio hau, Android gailu gehienetan instalatuta etortzen da. Mugikorrean ez baduzu, Play Storetik deskargatu eta instalatu dezakezu.
- Ireki Telegram eta sartu elkarrizketan itzultzailea erabili nahi duzun lekuan.
- Klikatu testu-kaxan, eta teklatua irekitzen denean, sakatu teklatuaren goiko aldean ikusiko duzun lau laukitxodun botoia.
- Agertzen diren aukera guztien artean, hautatu “itzuli” botoia.
- Bidaliko duzun mezua idazteko barra bat irekitzen da, eta zein hizkuntzatara itzuli nahi duzun aukeratzen duzu.
- Automatikoki, teklatuak jarraian barran ikusiko dugun testua itzultzen du.
- Eta amaitzeko,bidali botoia sakatu.
Lagungarriak diren bideotutoriala ere aurkitu dezakezute ondorengo esteketan (android eta ios).
Euskara zubi eta helburu izatea nahi dugu. Denon artean eta denontzat egingo dugu!