X. Kros Mistoa: Berrikuntzak eta egitaraua

2019-10-31

Aurten X. edizioa beteko du Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak urtero antolatu ohi dugun kros mistoak.

Hausnarketa prosezuaren ondoren, X. edizioa eraberrituta dator. Aldaketak egin nahi izan dira, Herri Hezitzailaren filosofiarekin bat egiteko apustua eginez. Horrela, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, herri mailako ekimen anitz eta partehartzailea bilakatzea espero da.

Lehiakortasunetik kooperaziora jauzi egiteko asmoz kronometroa eta inskripzioa kenduko dira (izen-emate soil batekin nahikoa izango da) eta sariak zozketa bidez banatuko dira. Bestalde, herritar guztien partehartzea sustatzeko, distantzia laburragoko ibilbide bat antolatuko da eta, misto hitzari zentzu berria emango zaio. Misto terminoari bere zabaltasunean erreparatuko zaio, generoaz gain, adin desberdineko bikoteen, adimen anitzeko bikoteen, hainbat ezaugarri fisiko dituzten bikoteen, etabarrenpartehartzea sustatuko delarik.

Gainera, ekimena parekidea, euskalduna eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izango dela bermatuko da.

 

             EGITARAUA (azaroak 16), ENPARANTZA NAGUSIAN:

09:00-12:00   Eskola kirola (atletismoa)

   16:00         Jolasak Marea Urdinaren eskutik. Kroserako izen-ematea eta musika.

   17:00         Kros mistoaren irteera

   18:00        Jan edana eta oparien zozketa