XXXV. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK

2017-11-10

Ikastolako antzerki tailerreko ikasleek obra hau ANTZEZTUko dute:

Antzezlana: “OROITZAPENAK”

LaburpenaAntonella Afrikara doa hiru urterako. Argazkiak eraman nahi ditu oroitzapen gisa, baina ez dauka bakar bat ere. Bere lagunen ideia medio konponbidearen bila doa.

Antzezleak:  Oneka Sarasua, Lur Arrizabalaga,

            Nahia Etxeberria, Maitane Garate,

            Haizea Arakistain eta Johanna Alberdi

Animatzailea:  Gurutze Eizmendi

Eguna eta ordua: azaroak 14, 16:00etan

 

Ikusle bezala ere, ondorengo lanetaz GOZATU ahal izango dute:

 

LH3 eta 4ko ikasleek  asteazkenean, azaroak 15

  “Itsuak” “Zer emon bera hartu”,

  Bermeoko Sagrado Corazoneko ikasleak

 

LH5 eta 6ko ikasleek   ostegunean, azaroak 16

  “Txibistoren erbia” “Egunon erizaina”

  “Iruzurgilea” “Lan bila”

  Andramendi ikastolakoak (Beasain)

 

DBH1eko ikasleek  asteartean, azaroak 14,

                                    “Oroitzapenak”             

                                    Gure ikastolako antzerki tailerreko ikasleak

 

DBH2ko ikasleek       ostegunean, azaroak 16

  “Muxua”

  Tanttaka

 

 

Aurtengo topaketetan antzerkiaren ikuspegi desberdina ere landu nahi da, Azpeitiko kultur mahaitik bultzatuta.

 

Azpeitian dagoen kultur mugimendu indartsua gazteengana ere zabaldu nahian, gazteentzat ekitaldi bereziak prestatu dituzte. Denbora eta lan handiaren ondoren eszenatokian ikusten dugun emaitzaren atzetik zer dagoen erakutsi nahi dute saio praktiko batzuen bitartez.

 

Gure DBH 3ko ikasleak antzezlan baten prestaketan dauden lan, tentsio, esfortzu, poz eta nekeak ikusi eta ESPERIMENTATZEKO aukera izango dute.